GISELE JACKSON & THE SHU SHU´S

Azaroak 21, larunbata
Herriko Antzokia 19:00
Musika Beltzaren tradizioa

Gisele Jackson abeslariak sehaskan ikasi zuen musika maitatzen Baltimoren, Maryland estatuan (AEB). Aretha Franklin, Mavis Staples eta John Lee Hooker etxeko jukeboxean aritzen ziren, aitak afaria prestatzen zuen bitartean Beltzen Klubeko sukaldean.
Howard unibertsitatean hasi berria zelarik, bere lehen soul taldearekin abestu zuen Gisele gazteak Washington D.C.ko agertokietan. Brooklynera aldatu eta bira bat egin zuen karreraren gorenean zegoen Ray Charlesen koruko abeslari gisa. Handik aurrera Donna Summer edo James Brown bezalako mito handiekin ibili zen.
Bakarlari ibilbide propioa landuz, hogeita hamar herrialde baino gehiago zapaldu ditu Amerikan, Asian, Europan eta Afrikan. AEBetako jazz klub nagusietan Tito Puente, Bette Midler, The Commodor, B-52 eta beste artista handi askorekin partekatu du agertokia. Hollywoodeko estreinaldi eta sari ekitaldietan jardun izan du, First Wives Girls filmean agertu zen pantaila handian, Bill Clintonek lehendakari zina egiteko zeremonian ere kantatu zuen…
Billboard aldizkariak diva mailara igo zuen Gisele Jackson bere Love Commandments izan zuen mundu mailako arrakastaren ondorioz, House eta Dance olimpoan sarraraziz. Arrakasta izan zuen antzerkian Dream Grils, Life & Death of Bessie Smith, Purlie edo Carmen Jones bezalako tituluetan. Telebistan, erran gabe doa.
Shu Shu Organ Trio ondoan duela azaltzen da jokalekuan:

SORALUZEKO MUSIKA ESKOLAKO KONBOAK

Azaroak 22, igandea
Herriko Antzokia 13:00
Herriko musikaren harrobia

Soraluzeko herria beti izan da musikazalea eta zaletasun horretan Musika Eskolak izan du bere garrantzia. Urtean dira bere hazia lantzen eta ugariak izan dira emaitzak ere. Oraingoak bertan landutako bi taldek hartuko dute parte. Errepertorioa

DAMA BELTZAK

Azaroak 22, Igandea
Herriko Antzokia 19:00
Kantari beltzen errepertorioa eta historia

Musika bikaina egiteaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da DAMA BELTZAK. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Ahazturan gera ez daitezen, bost emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dituzte. Estitxu Pinatxo Berako kantariaren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte dama beltzen abestiak.

TRAVELLIN´ BROTHERS

Azaroak 28, larunbata
Herriko Antzokia 19:00
Euskal Herriko Blues talde esanguratsuena

Ez atxikirik ez amarrurik ez daukan zuzenekoa

Hamabost urte, zortzi disko eta mila kontzertu inguru Travellin ‘Brothers taldearen eskutik.
Apustu arriskutsua da berauena, baina ibilbide paregabeak eta musikaren ezagutza zabalak ematen duten segurtasunean oinarritua: Estatuko, Europako eta Amerikako birak, lehen mailako artistekiko lankidetza, nazioarteko jaialdirik onenetako partaidetza, publikoaren zein kritikoen sari eta aipu handiak, urteotan guztietan bizi izandakoak…
Zuzenekoan, taldearen ibilbidea markatu duten abestiz osatutako errepertorioa erakusten dute. Azken diskoko abestietan oinarritua baina euren abesti historikoak berreskuratuz konponketa eta berrikuspen berriekin. Eta, ona ontzeko, beren-beregi prestatutako kantu argitaragabeak oparitzen dizkigute. Travellin ‘Brothers euren benetako esentzian.


Bilboko seikotea Jon Careaga abeslariak, Eneko Cañibano baxuak, Isi Redondo bateriak, Mikel Azpiroz piano eta hammond joleak, Alain Sancho saxoak eta Aitor Cañibano gitarrak osatzen dute. Bere azken albuma aurkezteko biran dauzkagu uneon, 13th Avenue South. Nashvillen grabatu dute, countryaren sorleku eta aberrian. Jarrera, energia eta konplizitate hutsa. Horrela dabiltza munduan zehar, mota guztietako klubak bisitatzen eta ehunka agertoki zapaltzen.


European Blues Challenge-ren arabera, Leioako Travellin ‘Brothers taldea Europako talderik onena izan zen 2015ean. Ez da harritzekoa. Dotore agertzen dira oholtzan, bat egiten dute hasiera-hasieratik publikoarekin eta, itxuratik musikara, blues kontzertu oso bat eskaintzen dute, komeni denean soulean atseginduz eta rock & roll zuzenenarekin libertituz.

AMPARO SANCHEZ
(Amparanoia)

LA NIÑA Y EL LOBO liburuaren aurkezpena

Azaroak 29, igandea
Herriko Antzokia 12:30
Kantari trebatu batean batean egia autobiografikoa


AMPARO SANCHEZ
Kontzertua

Azaroak 29, igandea
Herriko Antzokia 19:00

Amparo Sanchez inoiz baino intimoago, hurbilago, beroago, ahizpago eta kantariago.
Amparanoiarekin nazioarteko bira trikoan hiru urte eta Mamita Recordsen buru eta ekoizle gisa bi urte eman ondoren, Amparo Sanchezek bere bakarlari alderdia sustatu zuen ostera, Hermanas ekoitzi eta argitaratuz Maria Rezende poeta brasildarrarekin, 2019ko azaroan argitaratutako albumean. Eta 2020 urtearen hasieran, La Niña y el Lobo autobiografiaren hirugarren argitaldiarekin batera, La Niña y el Lobo Vol.1 argitaratu du jatorrizko bertsioan.
Istorio autobiografikoa da. Indarkeria matxista gaia duen istorio basati, urratzaile eta pertsonal bat kontatzen du. Gertakari arrunta balitz bezala, eta aldi berean, eraldatze eta gain hartze prozesu bat islatuz. Liburu hunkigarria, inor soraio utziko ez duena. Hirugarren argitaldi honi soinu-banda propioa erantsi dio. Hamar bertsio, besteak beste Radio Futuraren
Han caído los Dos, Mano Negraren Mala Vida, Los Lobosen La Pistola, Armando Manzaneroren Adoro, baita Veneno y Pasión ere, eta Amparo Sanchezen beraren lehen albumeko Haces Bien (La Fábrica Magnética, 1993).
Victor Iniesta Madrilgo Carabanchel auzoan jaio zen. Gitarra espainiarra eta flamenkoa ikasi zituen Madrilgo Herri Musika Eskolan eta Kontserbatorioan. Taldetan jotzen hasi zen, eta autodidakta eran konposatzen. Konpositore eta gitarra-jotzaile gisa 1999an egin zuen debuta Elbicho-n, bost disko grabatuz. Estopa, Miguel Campello eta Las Hijas del Solekin lan egin du. Manolo Garciarekin dabil 2011z geroztik, estatu osoa hartzen duen bira akustikoan.
Zer dugun Hermanas: errima eta erritmoaren, korua eta poesiaren artean, Bartzelona eta Rio de Janeiroren artean, euren burua ahizpa gisa onartzen duten eta feminismoaren eta feminitatearen ikuspegia bederatzi kantutan batzea erabaki duten emakumeen elkarketaren emaitza da. Emakumea da protagonista bere desio eta bere baieztapenetan, bere ahalduntzean eta beren ozentasunean. Ikuskizun akustiko baten proposamena da, gitarren doinuek eta erritmoek ahotsari laguntzen dioten latindar eta flamenko aireekin, chacarera eta tanguillo nahastuz, jarocho eta granainak, blues eta bolero, rumba eta ranchera. Bi lan hauek, Hermanas eta La Niña y el Lobo Vol.1 abeslariaren aurreko hiru albumekin lotzen dira . Bluesan hasi eta inoiz utzi ez duen moldea den arren, estilo anitzetan dihardu Amparo Sanchezek.