Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu https://www.blueshotsak.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
- Izen soziala: ERRABAL Kultur Elkartea
- F.Z.: G-20563433
- Helbidea: Rabal 23, Soraluze
- Telefono zenbakia: 639750781
- Helbide elektronikoa:errabal@hotsak.com
1. Baldintza Orokorrak
www.blueshotsak.eus webgunea ERRABAL Kultur Elkartearen jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika eta erabilera baldintzak, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.
Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
2. Bermeak eta erantzukizunak
Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. ERRABAL Kultur Elkarteak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
3. Jabetza intelektuala
Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, ERRABAL Kultur Elkartearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Tratamenduaren Erantzulearen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
4. Indarraldia eta aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.