DANI NEL.LO + ORGAN TRIO
50eko hamarkadaren amaieratik, rhythm & blues eta jazz arloko saxofoi joleek indarrak batu zituzten organistekin soinu berritzaile bati bizia emateko. Lankidetza hori soinuaren amalgama indartsu batean gertatu zen, elementu gutxirekin eraikia. Berandu barik, formazio hauek ugaldu egin ziren, klubak eta dantzalekuak mukuru betez. Kolaborazio horietan oinarrituta, Dani Nel.lo musikari bartzelonarra proiektu fresko batean egon da murgildua , konposizio berriez hornitua eta talde berri baten laguntzaz: Gerard Nieto organoan, Jan Nieto kitar eta Ramon Angel Rey baterian nabarmentzen direla. Bric-à-Brac izeneko albuma aurkeztuz
Dani Nel·lo lau hamarkada daramatza musikaren bide zirraragarrietan barrena. Saxofoi jolea, konpositorea, musika ekoizlea eta ekitaldi eszenikoen sortzailea. Bere pasioak eta konpromisoak gazte gaztetik eraman dute ibilbide aberats eta luze baten eta hainbat proiekturen alde. Los Rebeldes talde mitikoko kidea izan dugu, Nel·lo eta La Banda del Zoco taldeetako liderra izana, eta gaur egun Los Mambo Jambo taldekoa.
Eguna: Azaroa 6 Ordua: 19:30. Lekua: Ozkarbi kultura elkartea. Herria: Elgeta (Gipuzkoa)