Azaroarekin batera Blues Hotsak jaialdia antolatu da Debabarrenean, Soraluzen.Zortzigarren urtea da hau jarraian antolatzen dena eta herriko toki desberdinetan egongodira ekitaldiak. Ohikoa den bezala bluesa eta musika beltzari eskainitako egunak. 16tik 22ra.
Horrela, literatur solasaldia, trikuharrietara bisita, filmaren proiekzioa eta harmonikaikastaroarekin bateraastelehenetik igandera PETTI euskalduna, DR FEELGOOD taldebritainiar aintzindaria, LA PERRA BLANCO andaluziarra, DeROBERT & THE HALF-TRUTHS soulero estatubatuarra eta beste izango dira tranpaldoanBARRENCE WHITFIELD & MFC CHICKEN en kontzertuarekin bukatzeko.
Aurtengoan beste bi emanaldi antolatu dira alboko bi herrietan festibala iragarriz: DANI NEL.LO + ORGAN TRIO saxo jole indartsuarena ELGETAN Azaroaren 6an eta EIBARREN azaroaren 13an kontzertu berezia LAGUNAK SESSIONS CatalunyaHarmonica Summit Estatuko harmonika jole garrantzitsuenak jasotzen dituen diskoaaurkezten.
Hainbat musika proiekturen sorlekua den Gipuzkoa sakoneko herri post-industriala. Punk, rock, jazz, blues eta bestelako kontzertuak antolatzen hasi ziren 80ko hamarkadan. Zirkuituak eta zikloak ere egin dira bailarako hainbat herritan, batez ere musika beltzaren ingurukoak: Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Blues zirkuitua… Dagoeneko 30 urte bete ditu musika horietan espezializatutako diskoetxeakSoraluzen. Horrek guztiak BLUES HOTSAK jaialdia sortzen lagundu zuen. Azaroan –baita urtean zehar ere– zortzigarren edizioa ospatuko dugu zinema, literatura eta musika ugari tartekatzen direla.
Astean zehar egingo diren beste jarduera batzuez gain (trikuharriak bisitatzea, literatursolasaldia, film emanaldia, pintxo-dastatzea, argazki rallya edo harmonika ikastaroak, Bertsolariak, txikiblues), programazioak formatu handiko eta txikiko kontzertuak eskainiko ditu 4 egunez herriko hainbat agertokitan. Zabaltzen eta hasten doan jaialdia