08:00 Dolmenetarako irteera
KARAKATE-IRUKURUTZETA
Herriko plazatik aterako da Dolmenen ibilbidea egitera joango den taldea (aurretik apuntatu behar da)
Mendi gainean (Karakate inguruan) Bluesaren inguruko musika jai berezia izango da.
12: 30 THE UBANGI STOMP / Santana
Hamar urte bluesaren koktelera astintzen, rock’and’rollaren, rhythm&bluesaren eta boogie-woogiearen pozoia ehunka isurtzen agertokitan, The Ubangi Stompek hamargarren urteurrena ospatzen du Crits aurkeztuz, Alacanteko taldearen azken lan diskografikoa. Album zeharo pertsonala da, taldearen kezkak ezin hobeto aztertzen dituena eta bere jarrera zein soinu nortasuna sendotzen dituena.
Formakuntza latzekoa, The Ubangi Stomp gai da edozein eszenatokitara egokitzeko. Besteak beste, Blues Cazorla Festival, Benicassim Blues Festival, Bilbao Blues Festival eta Bartzelonako Blues Jaialdia bezalako jaialdi garrantzitsuenen entzuleak bereganatzen ditu. Emakumezko ahots sakona, boogie erritmoan sutan dagoen pianoa, blues erritmoan dagoen kitar, saxofoi dotorea, kontrabaxu lerro izugarriak, bateria erako groove hutsa eta blues zein rock and roll klasiko handiekin uztartutako errepertorioa, Ray Charles, Little Walter, Jerry Lee Lewis, Etta James, Muddy Waters, Stevie Ray Vaughan, Little Richard edo Fats Domino bezalako artisten kantuak barne, horiek dira errezeta honen osagaiak, elektrizitate dosi altuak, agertoki basatia eta zuzeneko hain indartsua, zure zapaten zola ez erretzea eragotziko dizun bere kontzerturen batean.
13:30 LA PERRA BLANCO / Plaza Zaharra
Cadizetik (Andaluzia), La Perra Blancok zortzi urte daramatza Europa osoko agertokietan jo ta su, eta gaur egun gehien eskatzen den rock’ ’n ‘roll artistetakoa da. Alba Blanco kitar jole, abeslari eta konpositorearen gidaritzapean, egungo rock’n’roll proposamen indartsu eta benetakoenetako bat bihurtu da taldea. Guillermo Gonzalezek kontrabaxuan, Jesus Lopezek baterian, Gerard Vercherrek haizeetan eta Nelo Alfonsok teklatuetan osatzen dute bostekoa. Bere proposamenak jarraitzaileak bereganatzen ditu igarotzen den tokian, naturaren benetako indarra jolekutan eta seguruenik rock’n’rollaren eszenan denek bilatzen zuten katebegi galdua azaldu da.
Rockabilly eta bluesaren arteko aliantza sendoa, Sleepy Labeef-etik Lavern Baker-era, Carl Perkins edo Bill Hallley, Elvis Presley edo Little Richardekin batera, legatu klasikoa bere gain hartzen du, eta abestiak kapsulatzen dituzten aieneak dantzarako gonbidapen hutsalak bihurtzen dituen zorabio identifikagarri batekin erreproduzitzen du.
19:00 BARRENCE WHITFIELD & MFC CHICKEN / Antzokia
Sarrerak eskuragarri hemen.