FRANKENSTEIN AGURGARRIA
Irakurle kluba

“Frankenstein agurgarria” Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldia da, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu.

Non daude zientziaren mugak? Nor da aurreikusi gabeko ondorioen erantzulea?
Zerk bultzatzen du gizakia gaiztakeriara? Lurpera liteke iragana? Eta, batez ere, nor da
munstroa? Frankenstein liburuan, galdera horien inguruan idatzi zuen Mary Shelleyk, duela 200 urte pasatxo.

Eguna: Azaroak 16, astelehena Lekua: Kalebarren 8, Soraluze. Ordua: 19:00