1
7:oo Gazteentzako HARMONIKA IKASTAROA
Joan Pau Cumellarekin / Gaztelkekuan
Ikastaro honetan ikaslea blues armonika hastapenean abiatuko da.
Bereziki herriko ikastetxeetan eta inguruko gazteen artean zabaldutakoa
19:00 Dr.FEELGOOD
Dr. Feelgood rock talde ingelesak 1971n hasi zuen bere ibilaldia Lee Brilleaux (Lee Collinson, 1952-1994) abeslari eta konpositorearen eta Wilko Johnson kitarjolearen eskutik (John Wilkinson, 1950). Zuzeneko bikainez nabarmendu ziren berehala Brilleauxen erakusketa eszenikoa eta Johnsonen kitar nekagaitz eta indartsua zituztela, oso ezagunak egin ziren pub eta areto txikien zirkuituan.
Stupidity zuzeneko diskoak eta Roxette abestiak arrakasta ederra izan zuten, baina horrek ez zuen eragotzi gaur arte iraun duten etengabeko aldaketak egitea. Wilko Johnsonek 1977an utzi zuen taldea bakarkako karrerari ekiteko, eta Brilleaux lider nagusia izan zen Feelgoodekin 1994an hil zen arte. Gainerako kideek proiektuarekin jarraitu zuten –originalik ez–, nahiz eta heriotzak galera konponezina ekarri zuen. Oraingoan, Brilleauxek azken urteetan laguntzaile izan zuen Steve Walwyn kitarjoleak hartu zuen batuta.
Kontzertua aurkezten aurkezten Aissa Intxausti eta Josune Aramendi bertsolariak.
Sarrerak eskuragarri HEMEN.
Eguna:Azaroak 20 Lekua: Herriko Antzokia, Soraluze Ordua: 19:00