ARGAZKI ERAKUSKETA 

Azaroaren 19tik 28ra
BLUESaren zuzeneko mundua

ALEX RODRIGUEZ CRUZ

Kantabriako Torrelavegan jaio nintzen, baina Santillana del Marren bizi naiz gogoratzen ez naizen geroztik.

Era guztietako musikaren itsua naiz, baina musika beltz, soul, jazz eta batez ere bluesarena, honetara bideratu baitut nire lana gehienbat.

Estatuko jaialdi ugaritan egin ditut argazkiak, Hondarribian, Caceresen, Cazorlan, Bejarren, Zizurkilen, Donostian ere bai, Luzernan, Notoddenen, Blues sur Seinen, Blues in Heaven… Hainbat bazterretan ibili naiz, Alemania, Holanda, Norvegia, Suitza, Frantzia, Errumania, Polonia, New Orleans, Memphis, Austin…

Hedabideetan, prentsan, aldizkarietan eta CDetan ere ageri dira nire lanak: Sugaray Rayford, JT Lauritsen, Chris James and Patrick Rynn, Nathan James, Mingo Balaguer, Blues Train, Carvin Jones, Gaby Jogeix… eta beste. Ahaztu gabe aipatu behar dut Travellin Brothers, beraiekin bidaiatu ahal izan baitut hor zehar ez dakit noraino, hurbileko argazkilari bezala.

Erakusketak Hondarribian, Caceresen, Bartzelonan, Valladoliden, Madrilen eta Kantabrian.