WARTERMELON SLIM BLUES BAND

Azaroak 19, ostirala
Herriko Antzokia 20:00
Kazetaria, kamiolaria, nekazaria eta bluesman beteranoa

William Homansek gorpuzkera segaila zuen eta hogeita zortzi urtez aritu izana zen soroetan makurka, horretatik Watermelon Slim ezizena (Angurri Argala). Angurriak biltzen ez ezik, kamioiak gidatzen, eskorgak ibilkatzen, egurra saltzen, hiletak antolatzen eta delituak egiten atera behar izan zuen bizimodua. Egia esan, bluesaren ibilbide txundigarrienetako baten jabea da.

Bere lehen disko antibelizista, Merry Airbrak, 1973an grabatu zuen, Vietnamgo gerratik itzuli ondoren. Etxeratu zeneko gerraren aurkako Vietnamgo Beteranoak elkartean inplikatu zen, eta egin zituen abestien letrek drogen erabilera, esplorazio espirituala eta fikziozko etsaien aurka borrokatzearen ondorio emozionalak islatzen dituzte. Inoiz jotzeari utzi ez dion arren, 1999ra arte ez zuen beste diskorik grabatu, musika porfesionalean ostera hasi zen arte. Lehen disko honen originalak oso preziatuak dituzte orain bildumagileek.

Watermelon Slimen emaitzarik berriena Delta Blues estiloan errotua dago, dobrea belaunen gainean eta slide moldez jotzen duela. Hainbat hamarkadatan akustikoan ibili zen, gitarra elektrikoa joz beste musikari batzuekin. Geroztik Slimek ez dio diskoak argitaratzeari utzi, beti ere arrakasta handiz kritikaren eta publikoaren aldetik. Egun ospetsua da blues munduan: kazetari, historialari eta kamioilaria dugu aldi berean, bizitza ikuspegi satirikoz aurkezten digu, politikari buruz eta gerraren aurka kantatuz… Hasi ere halaxe hasi zen, Vietnamgo gerraren aurkako oda batekin, lata herdoildu baten estalkiarekin eta Zippo supiztekoa slidetzat hartuta, zauriak ezin sendaturik.

Diskoaren industria bat dator fronte guztietan: Watermelon Slimek hamazazpi izendapen jaso zituen Blues Music Awards sarietarako, haietako sei 2007an eta beste sei 2008an. Artean BB King, Buddy Guy eta Robert Crayk bakarrik lortu zituzten sei izendapen urte berean. Watermelon Slim da sari hori bi aldiz lortu duen bakarra.