08:30 ARGAZKI RALLYA
KONTRARGI Argazkilaritza Elkarteak antolatuta, Argazki Rallya ospatuko da goizeko 8:30etik aurrera. Gaiak anitzak izango dira musika eta natura tarteko.
09:00 DOLMENen IBILBIDEA
Dolmenen Ibilbideraren bisita gidatua programatuko da.
Ohiko tokietan apuntatzeko (Debegesa)
KONTZERTU GASTRONOMIKOAK
12:00 – The FAKE COUSINS
INTXIXU – ARRANO – BOLIA tabernak
https://www.youtube.com/watch?v=lroK2b2tFaM&t=6s
https://www.youtube.com/watch?v=5XYFDPNRqJE
Hala du izena Paul San Martinek (Pianoa eta Ahotsa), Jon Airak (Gitarra) eta Javier “Shaf” San Martinek (Bateria) sortutako proiektuak. Esperientzia handiko musikariak dira hirurak,hainbat taldetan zailduak baina gogo bateko helburukoak: Juke Joints delakoaren soinua birsortzea (hegoaldeko Estatu Batuetan koloreko jendearen artean ohikoak ziren etxetxoak, jan, apustu egin, dantzatu eta kantatu ahal izateko).
Estilorik pianistikoenetik hasi Boogie Woogie, Ragtime edo Stride gisan, eta gitarjoleen berezko generoetaraino datorren errepertorioaren jabe da Fake Cousins: Chicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka. Eragileen artean aipatzekoak dituzte Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, Albert King, Hound Dog Taylor, Eddie Taylor eta beste.
12:30 – DJ Blus
GAZTELUPE tabernako terraza
Musika beltza eta R&B errepertorio zabala goiza animatzeko.
13:00 The WILSON ORGAN TRIO
EDURTZA taberna – TXURITXU gozotegia
https://www.youtube.com/watch?v=66yUz5t-G6c
https://www.youtube.com/watch?v=MznOsqRRnos
https://www.youtube.com/watch?v=PPeyVZ01OkQ
The Wilsons Organ Triok 50 eta 60 hamarraldietako filmetan Jimmy Smith, Brother Jack McDuff edo Larry Young bezalako pertsonaien bidez ezagunak egin ziren organo hirukote klasikoetara hurbiltzen gaitu. Jazz musikaren barruan formatu ikonikoa, urteen joanean Soul, Funk edo R & B eraginekin eboluzionatuz joan zena. Urrezko garai horren espiritu osoa biltzen duen banda bat, estilo eta aukera sorta zabalaren bidez edozein lerro estilistiko sotilki lausotzen duena, B3 hammond organoaren soinu mitikoaren ezagungarri amankomunean.
Fredi Pelaez teklatu jole, ekoizle eta soinu teknikariak maisuki exekutatutako instrumentua da. Hainbat artistari lagundu eta ekoizteaz gain, jazz eszenan erreferentea dugu FMA trio, Sorkun, Organik bezalako proiektuei esker. Anbizio handiko proposamen bikaina aldez aurretik zaila egiten baldin eta Iker Piris gitarrista, abeslari eta konpositorearen mailako musikariak ez badaude behintzat. The Romanticos, Iker Piris & his Dual Electras bezalako taldeen liderra, lehen mailako musikarien ohiko kolaboratzailea eta sustrai iparramerikarreko musiketan ezinbesteko figura. Formazioa Andy Martin bateria jole frantsesak osatzen du, formazioan ezinbesteko hirugarren elementua bezala, nazioarteko ibilbide luzeko beste artista ezagun bat, Shawn Pittman, Preston Hubbard, Buddy Miles, Keith Dunn eta Lazy Lesterren mailako artisten ohiko kolaboratzailea. Aldi batez zuzeneko proiektua ondu ondoren, taldeak bere lehen lan diskografikoa aurkeztuko du.
14:00 La BLUES BAND
TXOKO taberna
Talde berean baldin baditugu Ñaco Goñi harmonizista historikoa (Tonky Blues Band, Jokers, Malcolm Scarpa, Ñaco Goñi eta Bluescavidas), piano bluesaren erreferente den Paul San Martin donostiar pianista eta abeslaria (Stay Blues, Paul San Martin trio, The Fake Cousins) eta alde batetik Edu Bighands madrildar gitarrista eta abeslari geniala (Dinamita Blues Band, Ñaco Goñi eta Bluescavidas Whiskey Train, Edu Bighands), eta bestetik Fernando Beiztegui gitarra jotzaile eta kantari granadarra, Martí Elias (Mambo Jambo Ray, Ray) bateria jotzaile katalanarekin osatuz, ez dago dudarik La Blues Company dela azken urteotak bluesaren zaleek izan duten albisterik onena. Euskal Herrian grabatu berri duten diskoa aurkezten.
19:00 SUGAR QUEEN
Herriko Antzokia
Sugar Queen izen artistikoa duen Michele Denise bluesa Europan, Estatu Batuetan eta Asian jotzen duen estatubatuar abeslari eta konpositore moldakorra da. Floridako iparraldean ditu sustraiak, eta horrek azaltzen du gospelarekin eta bluesarekin duen kidetasuna. Bere lehen urteetan piano klasikoa ikasi zuen, gero hegoaldeko elizetan jo ahal izateko. Estatu Batuetako hainbat lekutan barrena bira egiten ari zela, Mandela Released ekitaldi historikoan parte hartzeko aukeratu zuten. Michele Denise paper bikoitza bete zuen hainbat gospel eta klasiko abesbatzetako zuzendari eta kantari gisa.
2006an Asiara joan zen bizitzera eta Malaysian Deuces Wild blues eta rock klasikoko taldea sortu zuen. Jazz abeslari bezala ere lan egin zuen Yiang Yi Sock pianojolearekin Malaysian. Emanaldietako bokalista izan zen, eta Wang Wei (Rock Rhino) blues & rock artistarekin grabatu zuen izen bereko CDan (Wang Wei), Beijingen. Audioko ingeniari gisa ere ibili zen Chen Yulirekin (2008ko Beijingeko Joko Olinpikoen Irekiera Ekitaldiko musika ekoizpenaren burua).
Sugar Queen Europako blues agertokietan hasi zen 2017an, eta Keb Mo bezalako artisten telonera izan da, arrakasta handiko bira europarrak eginez. Bai stomper abesten, bai erritmo moteleko bluesa, publikoa azkar bereganatzen du.
Bere abestietan narratiba pertsonala eginez, Sugar Queenek afroamerikar sustraiak arakatzen ditu Chicagoko Bluesaren alderdirik gordinena erakutsiz, errepertorioari gospel, soul eta funk ugari gehituz, Koko Taylor edo Willie Maeren ildoan. Gaur egun Herbehereetan bizi da. Michelek berak idatzitako hiru albumekin lortu du nazioarteko arrakasta, eta hiru kontinenteetako jaialdi eta klub askotan jarduna da. Banda bikain batekin dator, Jean Raven gitarrajolea, Arjan van den Oever teklatu jolea, Erwin Huigen baxujolea eta Ralph Adriaansen bateriajolea.
https://www.youtube.com/watch?v=sjwVbIO5yUo
https://www.youtube.com/watch?v=xF9w4cgSGT8