MUSIKA ESKOLA – Bluesaren historia erritmotik
Herriko Antzokia 12:30

Urtero bezala Musika Eskolako ikasle-irakasleak taula gainean erakusle.

Oraingoan Bluesaren inguruan osatutako ikuskizuna, generoaren ibilbidea erakutsiz

 

SANTIAGO AUSERON
Luces de la Frontera
Herriko Antzokia 19:00

Belztasunaren oihartzunen kantaria

Santiago Auseronek Radio Futuraren ondoren, trobalarien tradiziorantz itzuli zuen burua

Baina Juan Perrok bere oinordetza elektrikoarekin senidetu nahi izan zuen tradizioa sonero kubatarrena izan zen aurrena, Auseronek 1984an Kubara egindako lehen bidaian ezagutua. Han egiaztatu zuen bazirela kantari beltzak eta mulatoak espainiera aise erabiltzen zutenak afrikar jatorriko molde erritmikoetan, musika afroamerikarraren beste ertzarekin alderatzeko aukera emanez. Horrela, herri musikaren korronte sakonekin lotu zuen bere abesti idazkera, oinarri iraunkorretan finkatutako etorkizun artistiko baten bila.

Santiago Auseron gitarrarekin batera arituko da, ahots ñabarreko eta instrumentazio bikaineko uztarketa gozoan, eskaintzen duen errepertorioarekin, inork gutxik egin dezaketen eran.

2022an Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten, baina horrek ez dauka garrantzirik. Gitarra bikote, ahots aberatseko kantaria eta instrumentista zehatza gozagarri uztartuak, errepertorio ugaria… Inor gutxik beste horrenbeste.

Auseronek kontzertu bakoitzean berrasmatzen du Auseron. Dylan bezala, kontzertu bakoitzean berritzen da, hor baitago (konposizioak barne, noski) musika borroka guztien muina; abestiaren trazuak bere sortzailearen aurrera datoz mihise zabalduaren gisa soinuaren paisaia berriak konposatzeko, mezu bide berriak irekitzeko. Gehi diezaiogun horri kantariak aurkezten duen pieza bakoitzari ematen dion azpimezua; pelikula bat osatzen dute hitzaldi labur horiek, ipuinaren eta fikzioaren erdibidean, grazia eta ironia jario.

Bai, entreteniturik gozatuko dugu, New Orleanseko berotasuna piztuz Kubako ekialdeko doinuan, zinema beltzeko soinu bandaren ezpalak jazz haizeak jotzen, boleroak eta rocka ahaztu gabe. Ea Radio Futura-ren piezaren bat entzuten dugun irten aurretik. The Jam-ek esango lukeen bezala, That’s Entertainment.

 

 

 

https://www.youtube.com/watch?v=udWpPRra6L8&t=111s

https://www.youtube.com/watch?v=jBZrL_EX9D0

https://www.youtube.com/watch?v=oE9yNAHvD9c

https://www.youtube.com/watch?v=dMgxOP8B714