STEVE KRASE & TRAVELLIN´ BROTHERS

Herriko Antzokia 19:00

Sarrera : 10€

Aurtengo BLUES HOTSAK, azaroaren 17tik 20ra egingo den jaialdiaren aurkezpena

Steve Krase etorri zaigu bisitan Houstonetik –Texas–, erreferente handienetako bat estatu hartako jokalekuetan. Harmonizista eta ibilbide luzeko abeslaria da, bai bere Steve Krase Band taldeko aurreburu gisa, bai Trudy Lynn blues diva handiaren sideman gisa, alegia, albolagun.

Steve Krase New Yorkeko Brooklynen jaio zen, eta azken 30 urteetan Ohion, Kalifornian eta Louisianan aldi bat bizi ondoren Houstonen finkatu da, bere blues-tradizioan aktiboki parte hartzen duela genero honetako izarrekin.

Hamasei urte zituela hasi zen harmonika jotzen. Hainbat moldetan oinarritzen da: blues, pub rock, punka, country, glam eta elektronika. Hala ere, bere eragile nagusia The J. Geils izan da, “Hark dena ematen zuelako gauero jokalekuan”.

Steve Krasek hamar urte egin harmonizista lanetan Houston Jerryren Lightfoot & The Essentials talde ospetsuan. Gero Matt Leddy & The Meatcutters-ekoen laguntzaile ibili zen bere banda propioa sortu aurretik. Horren ondorioa, 2004ko International Blues Challenge (IBC) saria irabaztea blues talde onenaren atalean, eta hainbat nominazio azken urteotan.

Oraingo honetan bira berezian datorkigu, lagun zintzoak izango dituen Travellin Brothers izugarria daukala ondoan, hemezortzi urteko ibilbidea duen Euskal Herriko banda berau, hamar disko argitaratua eta, zalantzarik gabe, gaur egun Europan dabilen blues talderik onenetakoa, bere azken disko-lana aurkezten digutela: Comming Home .

Habia gozotik irtenda! Uztarketa sutsu eta garailea! Soinu organiko eta benetakoa!