Gazteentzako Harmonika ikastaroa JOAN PAU CUMELLAS-ekin

Ordua: 17:00-19:00

Tokia : Gaztelekua

Tailer honek lehen urratsak harmonika diatonikoarekin egitera gonbidatzen ditu gazteenak. Instrumentu intuitiboa da eta hasiera-hasieratik musika egiteko aukera ematen du. Modu praktiko eta dibertigarrian, blues, folk eta beste estilo batzuetako erritmoak eta doinuak jotzen ikasiko dugu.

Honako puntu hauek landuko ditugu:

  • Instrumentua ahokatzea eta heldumodua.
  • Oinarrizko notak eta akordeak.
  • Lurrun-trenaren langutza eta erritmoak.
  • Folk eta blues abestiak.

Saioan C (do) harmonika bat eskaintzen da parte hartzaile bakoitzarentzat.

Haurrentzat, batez ere 10 urtetik aurrera. Familiarekin, gurasoekin eta laguntzaileekin etor daitezke.

 

Joan Pau Cumellas

Harmonika muga harrigarrietara eramaten duen musikaria.  Bluesa, jazza edo bluegrassa bezalako estiloak konbinatzeko gai da teknika paregabearekin. Zigilu propio bat sortu du, eta horrek bultzatu du Europako harmonika jaialdi nagusietan jardutera nazioarteko lehen mailako artistekin batera.

Harmonikaren barreiatzaile gisa egindako lanek harmonika metodoak, eskoletarako kontzertu didaktikoak, jaialdietarako tailerrak, mundu osoko ikasleentzako ikastaroak eta Espainiako estatuan bakarra eta aitzindaria izatera eraman dute.

INA FORSMAN 20:00ean Herriko Antzokian

Ina Forsman musika onak maite ohi zuen guztia da: benetakoa, gordina, bihotzarekin idatzia eta arimatik aterea. Era berean, frontwomen handi batek bere kabuz izan behar duen guztia dauka Inak: enigmatika, zintzo, grinatsu eta arriskutsu. Bestalde, bere tema ia guztien hitzak idatzi eta musika abestu eta konposatu ditu.

Finlandia ordezkatuz  European Blues Challengean parte hartu ondoren 2014an, Ina Forsmanek Austinera (Texas) bidaiatzea erabaki zuen disko bat grabatzeko Laura Chavez eta Derek O ‘Brien gitar, Nick Connolly tekla, Russell Jackson baxu, Tommy Taylor bateria, Helge Tallqvist harmonika eta The Texas Horns langun zituela Mark Kaz Kazanoffen gidaritzapean.

 

Bere lehen albumak  musika prentsa liluratu zuen, Classic Rocketik Blues Blasteraino. Urte horretan,  Estatu Batuetan eta Europan zehar Blues Caravanen egin zuen biran ezagutarazi  zuen bere izena. Gero grabazio gehiago heldu ziren, zeukan balioa berresteko.

Zuzenean, blues faktura onaz gain, soula, New Orleanseko gumboa, gospel positibista eta funk indartsua.


 

Ina Forsman-en kontzerturako sarrerak Soraluzeko Iratxo gozotegian eta online hemen.

 


 

OHARRAK:

Aretoetako kontzertu bitartean umeentzat haurtzaindegia izango da  

Sarrerak: Iratxo (plaza berria – 943751320) eta online hemen.

BASO BIZIAK elkarteak parte hartuko du: Sarrera kobratzen diren ekintzetan (Zineman izango direnak) sarrera bakoitzeko  euro 1 zuhaitzak landatzeko izango da

www.blueshotsak.eus / 639750781