Trikuharriko bisita KARAKATE-IRUKURUTZETA
Herriko plazatik aterako da Dolmenen ibilbidea egitera joango den taldea (aurretik apuntatu behar da). Mendi gainean (Karakate inguruan) Bluesaren inguruko musika jai berezia izango da.
Karakate – Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, eta Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Gidatua izango den ibilbideak Karakatetik irten eta Irukurutzetaraino, eta berriz ere Karakatera buelta.
Ibilbideak balio arkeologiko handiko guneak ditu. Arkeologiaren ikerketan izugarrizko balioa duen bidea da, Neolitiko eta Brontze Aroko tumulu eta trikuharrien eskutik. Monumentu megalitikoen bidez utzi diguten ondare hori beren antzinako kulturako ehorzte-errituekin lotuta dago.
Behin bisita amaituta, hamaiketakoa eskainiko da. Bisita gidatuetarako aurretik eman beharko da izena. EMAN IZENA HEMEN.
Plaza. 13:00. ERROMINTXELAK
Erromintxelak 2021ean sortu zen Arrasaten Swing musikaren tradizioa eta euskarazko poesia uztartzera determinatutako musikari talde nabarmen baten bileraren ondoren, betidaniko musika horren espiritua berreskuratuz ama hizkuntzan interpretatzeko.
Lau urte eskasetan izugarrizko bilakaera izan du Jon Garciak (De Val, Tatta-Denso) ahots eta gitarrarekin, Iñigo Zubizarretak (Soziedad Alkoholica, Governors, Tako) manux gitarrarekin, Jokin Vitoriak (Los Galerna, Ze Esatek!, Arima Soul) bateriarekin, asanboardekin eta perkusioarekin, Aitor Morenok (EIJO, Spolem Girls, Los Galerna) kontrabaxuarekin, Daniel Apodakak biolinarekin eta Andoni Aizpuruk (Crazy Jazzers eta Div@s of Soul) saxo tenorrarekin osatutako taldeak.
Nork Erran Eni disko berria aurkezten. Gure herriaren hizkuntzan kantatutako oihartzun sotil eta itxaropentsua. Kantua, Swing, Gipsy.
Emanaldia bitartean bikote bat izango da dantzan bertan. Swingeatzera animatzen diren guztiak gonbidatuta.
Kontzertua ARGAZKI-GALERIA ikusgai hemen
Eta kontzertuko BIDEO-LABURPENA ikusgai hemen























