MUSIKA ESKOLA – Konboak
Herriko Antzokia 12:30
Musikaren balioa elkarrekin jotzea da.
El placer de aprender y tocar juntos
SARRERA LIBRE
Soraluzeko Musika Eskolako ikasle eta irakasleak osatutako taldeak euren trebetasunak erakutsiz. Gertuko gozamena!
Soraluzeko Musika Eskolan beti eman izan diegu garrantzia joera berriak esan izan zaien instrumentu modernoei: baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, bateria. Gainera, bada alditxo bat 7 urtetik aurrerako ikasleentzat ere ematen ditugula horrelako klaseak.
Baina gazteekin eta ez hain gazteekin, rock, rithm&Blues, soul edo funk estiloen bertsio saiaketetan Konbo edo Taldeak egitea da benetan gustatzen zaiguna.
MUSIKAren benetako balioa ELKARREKIN jotzea baita.
CARLTON JUMEL SMITH
& The Harrycane Orchestra
Herriko Antzokia 19:00
Soul – Blues
Sarrera : 10€
Euskal Herrian kontzertu bakarra
Esan ozen, beltza naiz eta harro nago
Smith Jauna bere kabuz egindako abeslari, konpositore, ekoizle eta aktorea dugu. Shanghai, Helsinki, Errusia, Turkia, Londres, Frantzia eta, jakina, bere jaioterri New Yorkeko agertokiak sutu ditu. Hainbat disko argitaratua da, tartean kritikak hainbeste goraipatutako hura, Lexington Avenue 1634. James Brown gorpuzteko ohorea izan zuen –bere heroi musikalik handiena– Barry Levinsonen Liberty Heights filmean (1999), eta protagonista izan zen, Cyndi Lauperrekin, Antonin Dvorak konpositore txekiarraren bizitzari buruzko Off-Broadway Largo musikalean. Oroz gain, Smith jauna animatzailea da, urrezko garaietako tradizioetan indartua.
Newyorktar honek bihotzez maite dituen klasikoen bertsioetatik ihes eginez, bere abestiak interpretatzen ditu, baina hala ere, ez du zalantzarik izaten Otis Redding-en edo The Temptations-en abestiei keinuak egiteko, besoetan tatuatuak dituen hogeiren bat artistetako bi baitira. “Haiekin hazi naiz”, dio harro. James Brown ustekabean hil zelarik, haren ordezkoa ere izan zen urtezahar batean B.B. King Klubean.
———————————–
Harlemen jaio eta Spanish Harlemen hazi zen Carlton Jumel Smith, amak eta hiru arrebek inguraturik.
Zortzi urtekoa zela, amak eskutik eraman zuen The James Brown Revue ikustera Apollo Antzoki ospetsuan, orkestra entzun eta ikas zezan “Esan ozen, beltza naiz eta harro nago”. Ezaba ezineko aztarna txertatu zion kantaldi hark Carltoni.
Rick Torres eta Greg Fore auzoko ahots maisuekin lanean eman zuen 80ko hamarraldia, abestiak idatziz eta demoak bidaliz. Loleatta Hollowayk haietako bat grabatu zuen. Hurrengo hamarraldian, Napoleon O-Soul ezizenez, bakarrik, Dance Music forma hau erabili zuen Carltonek, eta Frederick Joriarekin Sextravaganza aurkeztu zuen Thrill Cycle hard rock bandarekin.