10:00-12:00 / 16:00-18:00. Herri Antzokia.

JOAN PAU CUMELLAS  Harmonika ikastaroa nagusientzat

Maila guztietan irekia izango den Harmonika tailerra. Bluesetik abiatuta, melodiak, inprobisazioa eta interpretazioa hobetzeko teknikak ikasiko ditugu. Hori guztia ikuspegi praktiko batekin, aldez aurreko ezagutzarik gabe eta jaialdiaren jam session-ean parte hartzeko aukerarekin. Ikasten, jotzen eta harmonikaren grina konpartitzen gozatzeko eguna, instrumentu honen maisu gorenenetako batekin.

Honako arloak landuko ditugu:

– Akordeak eta blues gurpilaren laguntzarekin

– Aldatutako notak (´bendings´ eta ´overblows´)

– Baliabide teknikoak: vibratoak, “tongue blocking”, glisandoak, trinoak, etab.

– Eskalak ezagutzeko esaldiak eta trikimailuak

– Mikroak, anpliak eta pedalak erabiltzea

Parte-hartzaile bakoitzak C (do) tonuko harmonika ekarri behar du. Horrez gain, beste tonu batzuk ere erabiliko ditugu, hala nola A (la) eta D (re).

Joan Pau Cumellas: Harmonika muga harrigarrietara eramaten duen musikaria.  Bluesa, jazza edo bluegrassa bezalako estiloak konbinatzeko gai da teknika paregabearekin. Zigilu propio bat sortu du, eta horrek bultzatu du Europako harmonika jaialdi nagusietan jardutera nazioarteko lehen mailako artistekin batera. Harmonikaren barreiatzaile gisa egindako lanek harmonika metodoak, eskoletarako kontzertu didaktikoak, jaialdietarako tailerrak, mundu osoko ikasleentzako ikastaroak eta Espainiako estatuan bakarra eta aitzindaria izatera eraman dute.

12:00.Herri Antzokian.  MUSIKA ESKOLA konboak. Bluesaren inguruan osatutako ikuskizuna.

Kontzertuko bideo-laburpena HEMEN ikusgai.

MISSISSIPI QUEEN & THE WET DOGS13:30etan Zubi Nagusian (Gila zubia), Soraluzen

Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak 2019ko urtarrilean kaleratu zuen bere lehen diskoa, Try Me, musika beltzaren zirkuituan leku bat egiteko asmoz. Baita lortu ere, BBK Music Legends Festival, La Grapa Black Music Festival eta penintsulako blues jaialdi batzuetan joz. Beach Boys, Ben Harper, Kitty Daisy & Lewis, Watermelon Slim, Earl Thomas, JC Brooks Band edo Travellin Brothers bezalako artistekin ere partekatu dute agertokia.

Etenaldi baten ondoren, taldea bueltan da Phoenix-ekin. Lan horrek, itzulera markatzeaz gain, berpizkunde artistikoa ere irudikatzen du, bilakaera naturala, aldaketa pertsonal eta profesionalez betetako aldi baten ondoren. Une honetan puntu-puntuan dagoen taldea da, soula jotzen du baina baita R & B, funk, gospel, blues edo, azkenaldian, folk eta country soinuak ere. Jakina, rocka ahaztu gabe. Oso estilo garrantzitsua da rocka bien formazioan, aski ikusgarria Aitorren gitarra elektrikoko soloen konstante zein zorrotzen eta Inesen ahots orroen bidez. Une jakin batzuetan lehenengo Tina Turner ekar dezake burura. Era berean, Etta James edo Amy Winehouse beraren xehetasunak suma litezke, baina beti ere eragin horiek beretuz. Mississippi Queen & The Wet Dogs: bere musika aukerak zabaltzen dituen banda handi bat.

Banda hau Ines Eleuteria eta Aitor Zorriketa “The Malamute” musikariek sortutako banda dugu, Inesek ahotsean indarra, minberatasun handia eta naturaltasuna nahasten dituela agertokian mugitzean, Aitorrek gitarrari sentiberatasun adierazkor bezain moldakorra eta ausarta eragiten diola. Gaur egun, Ander Alonsok baterian, Jon Carranzak baxuan eta Mikel Nuñezek tekletan osatzen dute musika familia hau, guztiak ere kalitate handiko eta eskarmentu luzeko musikariak.

Kontzertuko bideo-laburpena HEMEN ikusgai.

2015ean sortutako Bilboko talde gazte honek publikoa konkistatzeko osagai guztiak ditu: musika beltzaren adar asko biltzen dituen errepertorioa, emakumezko ahots aparta aurrean eta hunkitu eta arrastaka eramaten gaituen oholtza gaineko indarra. Bere zuzenekoek abesti propioak eta egungo artista klasikoen bertsioak nahasten dituzte blues, soul, funk eta rock estilotan.

ANARI- 17:00etan Herri antzokian, Soraluzen

Anari, Bilbao BBK Live 2019, Kobetamendi, Bilbao, 12/VII/2019

Azkoitian jaio zen 1970ean, eta gaztetatik hartu zuen parte hainbat proiektu eta taldetan, hasieratik eskuratuz publikoaren eta kritikaren berotasuna. Bere izenaz hornitu zuen lehen diskoa argitaratu ondoren, Anari euskal musika agerlekuko ahots pertsonal eta garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Kasik hiru hamarkadako musika ibilbidean, estudioko 7 disko eta zuzeneko 2 grabatu ditu: Anari (1997), Habia (2000), Zebra (2005), 2007ko Martxoaren 31ean Bilboko Kafe Antzokian (2007), Irla Izan (2009), Bidea eta Denbora (2013), Zure aurrekari penalak (2015), Epilogo bat (2016) eta Giza Zarata (2024).

Hasieratik kritika espezializatuek bere musika Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat bezala kokatu duten arren, gaur egun bada euskaraz idatzitako literaturaren barruan ere toki esanguratsu batean kokatzen duenik. Anari artista, abeslari, gitarrista eta konpositorea da: erraietatik sortzen zaio musika estilo paregabea, rocka eta folka uztartzen ditu, eta, aldi berean, etengabe berritzen eta soinuak esploratzen dihardu. Bere letren sakontasun poetikoa, zintzotasuna, hunkigarritasun gordina eta dotorezia ere nabarmendu behar dira, maitasunari, bakardadeari, tristurari, edertasunari, identitateari, introspekzioari, gizarteari, politikari, buruzkoa… Giza zarata (zarata soziala) dugu abeslariaren luzeko azken lana, eta bere ohiko bandarekin batera aurkeztuko du:

Anari Alberdi (ahots nagusi, gitar), Xabier Olazabal (baxu), Mariano Hurtado (piano eta organo), Ander Mujika (gitar elektriko eta ahots), Xabier Etcheverry (rabel eta ahots), Mikel Txopeitia (bateria).

Kontzertuko bideo-laburpena HEMEN ikusgai.


Anariren kontzerturako sarrerak Soraluzeko Iratxo gozotegian eta sarean hemen.

CARMEN PARIS- 20:00etan Herri antzokian, Soraluzen 

Carmen Parisek Aragoiko jota berritu eta folklorea berberritu ditu maisuki nahastuz Mediterraneo, Afrika eta Amerikako erritmo eta melodiekin letra, piano eta konposizioa menderatuz. Kritikarien eta ikusleen arreta erakarri zuen 2002an lehen diskoa argitaratu zuenetik, hainbat musika aurreiritzirik gabe batu zituenean habanera, chotis, ranchera, chachacha,  Brasilgo eta Kubako folklorearen erritmoetan, besteak beste.

Laugarren diskoan, “Ejazz con Jota” lehen aldiz jotzen ditu jotak Estatu Batuetako musikari ospetsuen Jazz Orchestrarekin. Disko honen bira hiru urtez luzatu zen Espainian eta Frantzian zehar, 2014ko Egungo Musiken Saria irabaziz. 2015etik aurrera, Okarina jaialdian aurkeztu zen Bleden (Eslovenia), world music Zoobazarreko laukotearen nazioarteko biran ibilida, Pirineos Sur Kulturen Nazioarteko XXIV. Jaialdia inauguratu zuen Marokoko L’Boulevard Casablancako jaialdiarekin lankidetzan, “En síntesis” estreinatu zuen: bere hogeita hamar urteko ibilbide profesionala oroitarazten duen ikuskizuna, “Los hilos de Vulcano” Toom-Pac-ek Meridako Antzerki Klasikoko Jaialdirako ekoitzi antzerki-ikuskizunaren konposizioaz eta musika-zuzendaritzaz arduratu da, Montevideoko Sinfonikoarekin jotzen du, Berlinen eta Tallinen “Paris al piano” ikuskizunarekin jarraitzen du eta Tunisia, Alemania, Frantzia, India, Rumania eta beste herrialde batzuetan amaitzeko.

Kontzertuko bideo-laburpena HEMEN ikusgai.

Dokumentalaetan jardun zuen eta Labordeta Fundazioaren Arteen saria jaso zuen 2016an. 2019ko urrian, bira bat egin zuen Erdialdeko Amerikan, eta Mexikora itzuli zen, “Paris piano” emanaldirik intimoena  erakusteko. Carmen Parisek pausorik pauso jarraitzen du bere proiektuekin hurrengo lan berrirako konposatzen.


Carmen Paris-en kontzerturako sarrerak Soraluzeko Irato gozotegian eta sarean hemen.

IKER PIRIS & DUAL ELECTRAS + JAM SESSION. 22:30ean Gaztetxean.

Piris abeslari eta gitarrista aditua da, eta Iker Piris & his Dual Electras blues konboko liderra izateagatik da ezaguna. Horrela, bluesman bakarlari gisa,  neotradizionalista beltzen lehen diskoen (Corey Harris, Guy Davis edo Keb ‘Mo’) pareko diamantea.

Taldeak bere errepertorioa erakutsi ondoren Jam Session-a zuzenduko du eta bertan asteburuan joko duten musikariak parte hartuko dute, baita Harmonika ikastaroan parte hartu dutenak.

 


OHARRAK:

Aretoetako kontzertu bitartean umeentzat haurtzaindegia izango da  

Sarrerak: Iratxo (plaza berria – 943751320) eta online hemen.

BASO BIZIAK elkarteak parte hartuko du: Sarrera kobratzen diren ekintzetan (Zineman izango direnak) sarrera bakoitzeko  euro 1 zuhaitzak landatzeko izango da

www.blueshotsak.eus / 639750781