Hainbat musika proiekturen sorlekua den Gipuzkoa sakoneko herri post-industriala. Punk, rock, jazz, blues eta bestelako kontzertuak antolatzen hasi ziren 80ko hamarkadan. Zirkuituak eta zikloak ere egin dira bailarako hainbat herritan, batez ere musika beltzekoak: Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Blues zirkuitua… Dagoeneko 30 urte bete ditu  musika horietan espezializatutako diskoetxeak Soraluzen. Horrek guztiak BLUES HOTSAK jaialdia sortzen lagundu zuen. Azaroan –baita urtean zehar ere– zazpigarren edizioa ospatuko dugu zinema, literatura eta musika ugari tartekatzen direla.

Trikuharriko bisita eta zuhaitz landatzeaz gain, Gaztetxean Jam Session eta Harmonika Ikastaroa ere izango da edizio honetan, asteburuko programazioaren zatirik handiena. Gozatzeko gonbidapena!

Astean zehar egingo diren beste jarduera batzuez gain (trikuharriak bisitatzea, literatur solasaldia, film emanaldia, pintxo-dastatzea, argazki rallya edo harmonika ikastaroak), programazioak formatu handiko eta txikiko kontzertuak eskainiko ditu 3 egunez herriko hainbat agertokitan.