PETTI + ANA GALARRAGA

Kontzertua ikus-entzunekoekin

“Frankenstein agurgarria” Pettik eta Ana Galarragak sortutako emanaldia da, Mary Shelleyren Frankensteinetik abiatuta, baina gaur egunera ekarrita. Victor Frankensteini bidalitako gutun musikatua da, nolabait esateko. Hitzak eta kantuak uztartzen ditu.

Errezitaldi musikatuan, hitzak eta kantuak txirikordatzen dituzte, eszenaratze performatibo sotil eta iradokitzaile baten bidez.

Lekua: Herriko Antzokia, Soraluze Ordua: 19:00etan