JOAN PAU CUMELLAS & TÓFOL MARTINEZ- 12:00etan Gabolats kalean, Soraluzen

Kataluniako bluesaren eszenako bi txapeldunez osatutako bikotea. Estatu mailako Blues Challengeko taldearekin irabazle eta Kroaziako European 2025 jaialdian parte hartzaile, disko ugari grabatu dituzte eta Europako jaialdi nagusietan aritu dira. Gitar eta harmonika hemen daude sustraiko bluesarekiko pasioa erakusten Louisanako zingira aireaz, shuffle erritmoz eta boogie ukituz abesten. Jimmy Reed edo B.B.King-en kantu klasikoetatik hasi eta Starting Over (Never too late) diskoko pieza originaletaraino.

Tofol eta Joan Pau erreferenteak dira beren instrumentuetan. Askotariko ekoizpen musikalak lantzen dituzte bluesaren eremuan, baina baita jazza, rocka edo countrya bezalako estiloetan ere. Bestetik, lehen mailako artista batzuen laguntzaile dira, eta era guztietako musika ekoizpenetan  jardun dute, hala nola publizitatean eta soinu bandetan. Irakaskuntzan ematen dute denboraren zati bat, eta   leku guztietako ikasleak erakartzen dituzte.

Blues, rock, folk eta countryan gehien erabiltzen diren  harmonika diatonikoetan hasten dira ikasleak harmonika ikastaroan.

Kontzertuko bideo-laburpena HEMEN ikusgai.

SUSAN SANTOS – 13:00etan Santa Ana kalean, Soraluzen

Musikarekiko grinak abesten eta gitarra jotzen bere kasa ikastera eraman zuen Susan Santos. Abesle eta gitarrajole ezkerti honek horrela atera zuen aurrera bere nahi zuen proiektua bere izenpean: power hirukote bat rock, blues, country eta amerikar sustraiko beste musika batzuk uztartuz, abesti propioak eta musika ulertzeko estilo originala lortzeraino. Urte trinko ugari izan ditu Europan, Mexikon eta Estatu Batuetan birak eginez aretoetan eta klubetan, baita jaialdietan ere, Billy Gibbons (ZZTop) bezalako nazioarteko artistekin eszena partekatuz.

Susanek Best Musician Performance irabazi zuen European Blues Awards sarietan 2018an, eta Best Album Femele 2019an, LA Music Critics Award-en (Los Angeles, Kalifornia) No U Turn lanagatik. Bost disko argitaratu ditu: Take me home (2010), Shuffle Woman (2012) eta Electric Love (2014), Skin & Bones (2016) eta No U Turn (2019). Susanen ahots bereziak, gitarrarako duen estilo erakargarriak, agertokian duen presentzia indartsuarekin batera, arrastoa uzten dute blues garaikidearen eszenan. XXI mendeko blues-rocka.

Lider-Woman honek izerdia eragiten dio gitarrari lerro zorrotz eta bihurri, errif boteretsu, slide dotore, sigi-sagako erritmoetara behartuz, bere lagun boteretsu eta ezin ankerragoak interpretatutako abesti handiek markatzen baitute esparrua. Susan Santosek  Sonora Tour bira biran jarraitzen du du azken diskoa aurkeztuz.

Kontzertuko bideo-laburpena HEMEN ikusgai.

MARIA CARBONELL BLUES MOD- 14:00etan Plaza Zaharrean, Soraluzen

Maria Carbonell Blues Mood sortzen ari den taldea da, eta dagoeneko publikoa liluratu du blues, R&B eta jazz estiloen fusio hunkigarriarekin. Bere ahots adierazkorra buru duela,  entzuleekin sakonki konektatzen duten emanaldi dinamiko eta zirraragarriak eskaintzen ditu taldeak . Gaztea izan arren, Maria Carbonellek ahots ezin hobeki tinbratua du bluesa kantatzeko, eta oso gustu onarekin eta gaia ondo ezagutzen duela jarduten du beti. Kalitate handiko musikariak dauzka inguruan: David Sam piano eta ahots, Lucas Ibañez gitar, Fede Fuster saxo, Fran Moreno baxu eta Juan Lizaso bateria. Elkarrekin, bluesaren tradizioak ohoratzen dituen eta ukitu garaikidea ematen dion soinu gama aberatsa sortzen dute.

Erregistro honi emanak, Bartzelonako Blues Elkartearen X. Blues Lehiaketan Sortzen ari den Blues Banda Nazional Onenaren titulua jaso zuten 2024an. Esan daiteke valentziarrok Chicagoko blues, vaudevil blues edo New Orleanseko erritmoen eraginak nahasten dituen blues tradizionala praktikatzen dutela valentziarrok, estilo horiek zuhurki nahastuz zigilu arrunt berezia ematen dien soinu propioa lortzeko. Zalantzarik gabe, dinamizatu eta bizitasun berria ematen dio talde honek bluesaren panoramari, abesti bakoitzean erakusten duten kalitateagatik, interpretatzeko gustu onagatik, generoarekiko errespetuagatik, jarreragatik eta ezagutzagatik.

Bluesaren botere iraunkorraren tradizioa eta berrikuntza uztartuz, Maria Carbonell Blues Mood soinu aldibako eta freskoa sortzeko eredua da. Generoaren ondare aberatsaren eta gaur egungo musikaren panoraman duen etengabeko garrantziaren ospakizunak dira bere emanaldiak.

QUINN DEVAUX- 18:00etan Herri antzokian, Soraluzen

Amama jazz abeslari ohiarekin bizi izan zen haurtzaroan, Chicagotik berrogei kilometrora, Garyn, Indiana, Jackson 5 taldekoen jaioterrian. Artean nerabe zela, gainbehera ekonomikoaren ondorioz mendebaldera abiatu zen gitar batekin eta bere ahots paregabekoarekin. Azkenik San Frantziskorako bidea hartu zuen, Blue Roots taldearen kide fundatzailea izateko. Taldea iraupen laburrekoa izan zen baina ia mitikoa, eta milurtekoaren hasieran Mission District taldean aritzen zen. DeVeauxez ez ezik, Lech Wierzynski eta Nansamba Ssensalo –gerora California Honeydrops taldea osatuko zuen bikotea– eta Nate Brenner baxujolea, Tune-Yards. Quinnek  oso aintzat harturiko hainbat album kaleratu zituen hurrengo urteetan, eta fanatikoak bildu zituen energiaz eta dantzaz betetako zuzeneko emanaldietan.

Blues, country, soul eta gospel estatubatuarraren benetako soinu freskagarria destilatzeagatik goraipatu ohi dute DeVeaux.

Quinn DeVeaux-en kontzerturako sarrerak Soraluzeko Iratxo gozotegian eta sarean hemen.


OHARRAK:

Aretoetako kontzertu bitartean umeentzat haurtzaindegia izango da  

Sarrerak: Iratxo (plaza berria – 943751320) eta online hemen.

BASO BIZIAK elkarteak parte hartuko du: Sarrera kobratzen diren ekintzetan (Zineman izango direnak) sarrera bakoitzeko  euro 1 zuhaitzak landatzeko izango da

www.blueshotsak.eus / 639750781